send link to app

Lehoiak ametsetan app for iPhone and iPad


4.6 ( 5936 ratings )
Entertainment Education
Developer: Ingartek
Free
Current version: 6, last update: 7 years ago
First release : 01 Mar 2014
App size: 155.31 Mb

App honen ideia Euskaltzaleen Topagunearena izan da. Haurren eta gurasoen artean euskararen erabilera handitu eta esperientzia positiboak euskaraz eskaintzeko asmotan bat egin dugu Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak.

Bixenta izeneko pertsonaia izango da ipuin hauen narratzailea, San Mamesen bizitzen da, eta bertan jokatu diren partidu guztiak ikusi ditu. Athletic Cluben eta kirolaren balore positiboak oinarritzat hartuta, hainbat ipuin idatzi ditu Kirmen Uribe idazleak. Ilustrazioak Asisko Urmenetak egin ditu. Liburutegi bat osatu dugu, ipuinez ipuin osatzen joan dena.

Liburutegiaren goialdean MENUA botoia dago, bertan sakatuz gero, ipuina entzuteko eta azpitituluak jartzeko aukera daukazu.